LINUX MINT 32-bits

Gaur azalduko dizuet zein izan den guk erabilitako sistema operatiboa ordenagailua funtzionamenduan jartzeko:

Linux Mint Debian eta Ubuntun oinarritutako Linux banaketa da. Debian-en bakarrik oinarrituriko banaketa alternatibo bat ere badu, Linux Mint Debian Edition (LMDE) deitua. Linux Mint 2006an sortu zen.

Lehen argitalpenak "Ada" izena zuen eta Kubuntun oinarritzen zen. Hurrengo argitalpena, 2.0 "Barbara", oinarri bezala Ubuntu erabili zuen lehena izan zen. Linux Mint-ek erabiltzaile gutxi zituen 3.0 "Cassandra" bertsioa argitaratu arte. 2010ean Linux Mint Debian Edition argitaratu zuten.

Linux Mint nagusiki software librean oinarritzen da, baina, salbuespen bezala, software jabeduna ere erabiltzen du, hala nola, Adobe Flash, MP3 eta DVDen erreprodukziorako plugin eta codec-ak.

Aukera hau ezohikoa da, Linux banaketa gehienek ez baitute software jabedunik ekartzen modu lehenetsian.

Comentarios

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Dispositivo ¡Mac Pro

RAM memoria eta Prozezadorea